Taldea

Bokado Taldea pixkana joan da finkatzen, sortu zen une beretik, goi-mailako sukaldaritzaren merkatuan eta formatu ezberdinetan. Urtetik urtera hazten joan da, eta ikusi besterik ez dago, alde horretatik, zer-nolako proiektuetan egin duen lan munduko sukaldaririk onenen bitartez, halaxe baitira Juan Mari Arzak eta Martín Berasategui.

Bokado Taldeak hasiera-hasieratik egin du negozioa dibertsifikatzearen aldeko apustua orain den enpresa izatera iritsi arte. Eta bere baitan arlo ezberdinak biltzen dituen arren, guztiek dituzte hainbat ezaugarri komun: kalitatezko gastronomiarekiko begirunea, etengabe berritzeko gogoa eta merkatu berrien eta beste herrialde batzuetara hedatzearen alde egindako apustua.

Sukaldean Aitor Santamaria

Espazio interaktibo bat, non miniaturazko sukaldaritzak, tradizioak eta platereko edo euskal-sushiko berrikuntzak, alternatiba eta primizia gisa; koktel-fantasiak, pintxo klasikoak edo egile-pintxoak eta ezusteko eszenikoak, guztien gustuko aisialdi gastronomikoa eta girokoa bermatzen duten.

Jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin konprometitua, egingarriak gara, eta gure berehalako produktu-salmenta eta ekoizlearekiko errespetua sukaldaritza-formatuetako elaborazio sinpleen zerbitzura daude, eskaerarekin bat datozenak, denboraldi bakoitzeko gustu desberdinei arreta handia eskaintzen dietenak, berritzailea eta ausarta izateaz gain.

Ke Comer

Jatetxeez eta ohiko catering zerbitzuaz gain, Ke Comer zerbitzua ere eskaintzen dugu. Ezin hobea ekitaldi eta ospakizun informalagoetarako, non gure bezeroek etxez etxeko eskaerak egitearen erosotasuna izango duten. Online salmentaren bidez, azkar batean, Bokados Para Llevarren eskaintzen ziren pintxoak enkargatzen dira, baita beste erreferentzia batzuk ere, hala nola Euskal Sushi (sushi made in Euskadi), A la carta (jatetxean bexala, baino etxean), Lacteo baratzea (gazta hoberenak) eta askoz gehiago. Sartu gure webgunean, begiratu eta gustu guztietarako eskaintza duzula ikusiko duzu.

Aliantzak

Beti izaten da positiboa batzea gauzak hobeto egiteko.

Nazioartea

Bokado Taldeak hasiera-hasieratik egin du negozioa dibertsifikatzearen aldeko apustua orain den enpresa izatera iritsi arte. Eta bere baitan arlo ezberdinak biltzen dituen arren, guztiek dituzte hainbat ezaugarri komun: kalitatezko gastronomiarekiko begirunea, etengabe berritzeko gogoa eta merkatu berrien eta beste herrialde batzuetara hedatzearen alde egindako apustua.

Bokado Taldea eskarmentu handiko enpresa da, eta horri esker edozein zerbitzu eta aholkularitzari egin diezaioke aurre munduko edozein lekutan.

Bokado Ezkontzak

Batez ere bazkari-afariak eta koktelak antolatzen ditugu, baina bereziki ezkontzak, eta zerbitzu integrala eskaintzen dugu. Catering zerbitzua behar den tokira mugitzen da, eta gure gastronomia eta zerbitzua eskaintzeko etxalde ezberdinak ditugu.

Ekitaldiak & Catering

Bokado taldea sortu zenetik, era guztietarako ekitaldi eta ospakizunetarako miniatura-sukaldaritza jarri dugu gure bezeroen zerbitzura, zehaztasunik txikiena ere zainduta.

Sail honek gure enpresaren baitan duen garrantzia bezeroek era guztietako ekitaldi eta ospakizunetarako gugan jarri duten konfiantzaren emaitza baino ez da. Bokado Ekitaldiak sailak eskaintzen duen zerbitzuak nortasun propioa du, eta zapore berezia eskaintzen du tratuan nahiz emaitzan.

Ekoizpen-teknika berriak etengabe ikertu eta esperimentatu izanari esker eta logistika menderatu izanari esker lortu da Bokado Taldea dibertsifikatzea eta globalizatzea.

Ospakizun bereziak antolatzeko gune ezberdinak jartzen ditugu gure bezeroen eskuera, eta, gainera, sukaldaritzan dugun eskarmentua eta ekitaldietarako logistika eskaintzen ditugu ezkontzetarako eta bestelako ospakizunetarako.

Lantaldea

Jesus Santamariak, Lehendakaritzatik, Joseba Arriagak, Zuzendaritza Nagusitik, eta Mikel Santamaríak, sukaldeburu eta I+G Sailaren arduradun moduan, markatzen eta zuzentzen dituzte proiektu honen jarraibideak, sukaldaritza modu berezian lantzen, pentsatzen eta sentitzen duen lantaldeak lagunduta.

Zuzendaritza

Lantaldea