Legezko Oharra

DATU OROKORRAK

Informazio Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak dioenarekin bat, ondoko datuak jarri ditugu zure esku:

SUKALDARIS Y BOCADOS, SLk (IFK: B-20577458) Poligono Araso, Erregeoiana, 2, 20305 Irún. Gipuzkoako Merkataritza Erroldan dago izena emanda, 1.616 Tomoan, 107 Folioan, SS-12237 Orrialdean, 1. Inskripzioa.

Bokado grupo webguneak Bokado grupoko zerbitzuei buruzko informazio izaerako eduki ezberdinak hartzen ditu barne.

Bere xede nagusia da enpresaren, produktuen eta eskaintzen diren zerbitzuen inguruko informazioa eskaintzea bezeroei zein biztanleri osoari (aurrekoa aldatua izan daiteke, enpresak burutzen duen jardueraren arabera).

PRIBATUTASUN POLITIKA

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DPLO) dioenari jarraiki, erabiltzaileari jakinarazten zaio berak emandako datu guztiak Bokado grupoko ardurapean sorturiko eta mantenduriko fitxategi batean gordeko direla.

Erabiltzailearen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira beti. Datu horiek eskainitako zerbitzuak kudeatzeko, jasotako eskaerei erantzuteko, administrazio-atazak burutzeko eta informazio teknikoa, komertziala edo publizitate izaerakoa posta arrunta edo elektroniko bidez bidaltzeko erabiliko dira soilik.

Aurkaritza-, zuzenketa- edo ezeztapen-eskubideak erabiltzeko enpresak Zuloaga Plaza z/g 20013 Donostia helbidean duen egoitzara etor zaitezke, posta elektroniko bat bidali bodegast@bokadogrupo helbidera edo 943 57 36 26 telefonora deitu.

ERABILERA BALDINTZAK

Webgune honetara sartzeko eta berau erabiltzeko baldintzak indarrezko legediaren eta fede oneko printzipioaren mende daude. Erabiltzaileak webgunearen erabilera egokia egiteko konpromisoa hartuko du. Legearen eta hirugarrenen eskubideen edo interesen aurkako jokamoldeak galarazita daude.

www.bokadogrupo.com webguneko erabiltzaile izateak baldintza hauek irakurtzea eta onartzea suposatzen du, bai eta arlo honetan indarrean dagoen legediak aipatuei esleitzen dien ahalmena onartzea ere. Baldintza hauekin ados ez bazeunde edozein arrazoirengatik, utz iezaiozu webgunea erabiltzeari.

Jakinarazpen eta/edo erreklamazio guztiak idatziz eta/edo posta ziurtatu bidez izango dira baliodunak soilik.

ERANTZUKIZUNAK

Bokado grupok ez du erantzukizunik izango foroetan, sare sozialetan eta hirugarrenei bere webgunean independenteki idaztea ahalbidetzen dien edozein bitartekotan gordetako informazioaren eta edukiengatik.

Halere, LSSI-CEaren 11. eta 16. artikuluek diotenari jarraiki, Bokado grupok nazio mailako edo nazioarteko legediaren, hirugarrenen eskubideen, moralaren eta ordena publikoaren kontra doazen eduki guztiak ezabatzeko konpromisoa hartzen du.

Enpresak ez ditu bere gain hartuko, ezta ere, internautaren ordenagailuan instalatutako softwarearen ondorioz gerta daitezkeen akatsak edo konfigurazio akastunak. Erabiltzailea Internetera konektatzerakoan gertaturiko akatsen edo jazoera teknikoen inguruko erantzukizunik ez da hartuko. Era berean, enpresak ezin du bermatu akatsik edo etenik egongo ez denik webgunera sartzerakoan.

Halaber, Bokado grupok bere webgunean argitaraturiko informazioa eta webgunearen antolaera eta itxura uneoro eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea gordetzen du, inolako erantzukizunik gabe.

Gure webgunean aurkeztutako prezio guztiak gutxi gorabeherakoak direla jakinarazi nahi dizugu. Prezio zehatza edo produktuak une horretan berarentzako onuragarria izan daitekeen eskaintzaren bat baduen ala ez jakin nahi badu erabiltzaileak, Bokado gruporen denda fisikoetako batera joan beharko du.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Bokado grupo argitalpen digitalaren gaineko eskubide guztien eta bertan sarturiko edukiei loturiko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen jabe da. Ez da, ordea, enpresaren jabetza ez diren izaera publikoko produktu eta zerbitzuen gaineko eskubideen jabe.

Galarazita dago webgune honetan argitaratutako materialak erreproduzitzea, kopiatzea edo argitaratzea, Bokado gruporen idatzizko baimena izan ezean.

Webgunean jasotako informazio guztia (iruzkinak, iradokizunak edo ideiak esaterako) Bokado gruporen esku doan utzitakotzat hartuko da. EZ BIDALI, inolaz ere, horrela hartua izan ez daitekeen informaziorik.

Webgune honetan barne hartuta egon eta Bokado grupoko jabetza EZ diren produktu eta zerbitzu guztiak beren jabeen marka erregistratuak dira; izan ere, horrela hartzen ditu gure enpresak. Promozio eta informazioa biltzeko xedeekin soilik agertzen dira Bokado gruporen webgunean. Aipatu jabeek beren jabetzako informazioa aldatzea edo ezabatzea eska dezakete.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Baldintza orokor hauek Espainiako legearen mende daude. Webguneari edo bertan garaturiko jarduerari loturiko edozein auzi ebazteko Donostiako Epaitegietara joan beharko da. Berari dagozkion beste foru guztiei espresuki uko egiten die erabiltzaileak.

COOKIEN POLITIKA

Bokado grupok, bere kabuz edo neurketa-zerbitzuak egiteko kontratatutako hirugarren baten bidez, cookiek erabil ditzake erabiltzaileak webgunean zehar nabigatzen duen bitartean. Web zerbitzu baten bidez nabigatzailera bidalitako fitxategiak dira cookieak; beren xedea da erabiltzailearen mugimenduak erregistratzea webgunean zehar nabigatzen duen bitartean.

Erabilitako cookieak erabiltzaile ezezagun bati eta bere ordenagailuari lotzen zaizkie soilik eta, beren kabuz, ez dute erabiltzailearen datu pertsonalik eskaintzen.

Cookien bidez, webgunea hartzen duen zerbitzariak erabiltzaileak erabiltzen duen web nabigatzailea detekta dezake, nabigazioa errazteko xedearekin. Audientzia eta trafikoaren parametroak neurtzeko eta prozesua eta sarreren kopurua kontrolatzeko erabiltzen dira ere.

Bere nabigatzailea cookien iritsieraz jakinarazi eta beren instalazioa ekipoan galarazteko konfiguratzeko aukera dauka erabiltzaileak. Zure nabigatzailearen jarraibideak eta eskuliburua kontsulta itzazu, arren, aurreko informazioa zabaltzeko.

Ez da beharrezkoa webguneak edo bere izenean jarduten duen hirugarrenak bidali dituzten cookien instalazioa baimentzea webgunea erabili ahal izateko. Halere, erabiltzaileak saio berri bat hasi beharko du cookien erregistroa eskatzen duen zerbitzu bat erabili nahi duen bakoitzean.

Nolanahi ere, cookieak aldi baterako dira beti eta beren xede bakarra da osteko transmisioa eraginkorragoa egitea. Cookieak ez dira erabiliko, inolaz ere, izaera pertsonaleko informazioa biltzeko.