Zerbitzuak

TALDEA era guztietako ekitaldien, ezkontzen eta jatetxeen kudeaketan eta prestaketan espezializatu da goi-mailako alternatiba gastronomikoaren barruan, eta ekitaldi eta ospakizun horietarako honako espazioak kudeatzen ditu

Catering / Ekitaldiak

Ekoizpen-teknika berriak etengabe ikertu eta esperimentatu izanari esker eta logistika menderatu izanari esker lortu da Bokado Taldea dibertsifikatzea eta globalizatzea.

Bokado Ezkontzak

Ospakizun bereziak antolatzeko gune ezberdinak jartzen ditugu gure bezeroen eskuera, bai geuk kudeatutakoak bai kontratatutakoak, eta, gainera, sukaldaritzan dugun eskarmentua eta ekitaldietarako logistika eskaintzen ditugu ezkontzetarako eta bestelako ospakizunetarako.

Info +:
www.bokadobodas.com/eu

Ekitaldiak & Catering

Bokado enpresa-gosarietako, ekitaldi partikularretako, biltzarretako eta era guztietako ospakizun pribatuetako catering zerbitzuaz arduratzen da. Hainbat gune ditugu zure ekitaldi eta ospakizunak antolatzeko: Victoria Eugenia antzokia, San Telmo Museoa, Balenciaga Museoa, Miramar Jauregia eta Mikel Santamaría Jatetxea.

Eskatu informazioa.

Info +:
www.bokadogrupo.com/eu

Take away

Bizitzeko erritmoa nabarmen bizkortu da azken urteotan gizartean, eta horrek, kasu askotan, sukaldaritza ona eta elikadura egokia alde batera uztea ekarri du denbora faltarengatik.

Egoera horri erantzuna emateko sortu zen atal hau, hain zuzen ere, gizarteari betiko kalitatea eskaintzeko bezero bakoitzaren erritmora eta premietara egokitutako formatu batean. Horrela joan dira sortzen Bokados para Llevar.

Bokados para llevar

Jatetxeetako zerbitzua eta ohiko catering zerbitzua eskaintzeaz gainera, Eramateko Bokadoak zerbitzua ere eskaintzen dugu. Ezin hobea da ekitaldi eta ospakizun informalenetarako, eta gure bezeroek etxera eramateko jakiak eskatu ahal izango dituzte eta, nahi izanez gero, kamareroak dituzte antolatzen dituzten jaietarako. Online salmentaren bidez, arintasunez, eska daitezke Bokado San Telmon eskaintzen diren eta Donostiako barrarik onenetan dasta daitezkeen pintxoak.

Info +:
www.bokadosparallevar.es

Jatetxeak

Gure esperientziari eta gure sukaldaritzaren kalitate gastronomikoari esker utzi dute Donostiako AQUARIUMek eta SAN TELMO MUSEOAk gure esku bertako ostalaritza-zerbitzu guztien kudeaketa.

Bokado Mikel Santamaría

Aquariumen gainean eta Santa Clara eta Kontxako Badiara begira dagoen jatetxe honetatik egiten du lan Mikel Santamaríak bezeroa kalitate oneneko produktuekin harritzeko, eta zapore tradizionala eta itxura moderno eta kosmopolita duten platerak prestatzen ditu. Plateren zaporearekin harrituta geratzeaz gainera, bertatik dagoen ikuspegiaz gozatuko dugu.

Info +:
www.bokadomikelsantamaria.com/euskara

Bokado San Telmo

San Telmo Museoa Donostia erdian dago eta 2011n ireki zituen berriz ateak goitik behera birmoldatu ondoren. Bokado Taldea egin zen museoko tabernaren kargu, miniatura-sukaldaritza oinarri hartuta prestatutako menuaren filosofia berreskuratuz.

Bokado San Telmo gure herriko museorik garrantzitsuenetako batean dago eta gastronomia eta kultura elkartuko zituen gune bat izateko asmoz ere sortu zen, I+G da protagonistetako bat eta Oñatzen emandako lehenengo pausuetara eramaten gaitu berriz.

Info +:
bokadosantelmo.com/eu