20 urtetik gora
sukaldaritzaz gozatzen

BOKADO bizitza osoa goi-mailako gastronomiari eskaini dion enpresa da.
Donostian sortu zen (1996), denok dakigun bezala sukaldaritzak garrantzi handia duen hirian, eta proiektu honen kudeatzaileak miniatura-sukaldaritzaren sustatzaileak eta aurrendariak dira.
TALDEA era guztietako ekitaldien, ezkontzen eta jatetxeen kudeaketan eta prestaketan espezializatu da goi-mailako alternatiba gastronomikoaren barruan, eta ekitaldi eta ospakizun horietarako taldeak berak kudeatutako espazioak nahiz kontratatutakoak ditu.
Logistika-sail sendo bati eta I+G+b politika erabakigarriaren aldeko apustu iraunkorrari esker, erronkarik zorrotzenei eta abangoardistenei egin diezaiekegu aurre, etengabeko hobekuntza izanik gure enpresa-filosofiaren erreminta nagusia.
Zerbitzuak
Ekitaldi eta ospakizunetarako zerbitzuak eta gastronomia ona.
-
Catering / Ekitaldiak
Ekoizpen-teknika berriak etengabe ikertu eta esperimentatu izanari esker eta logistika menderatu izanari esker lortu da […]
-
Take away
Bizi-erritmoa nabarmen bizkortu da azken aldian gizartean, eta, horren ondorioz, askotan alde batera utzi behar izan dir […]
-
Jatetxeak
Gure esperientziari eta gure sukaldaritzaren kalitate gastronomikoari esker Donostiako AQUARIUM eta Zenit Konbentu San M […]
-
Arzak Bokados
Arzak Bokados ibilbide luze eta aditu baten emaitza da, eta bertan bat egin dute Juan Mari Arzakek, munduko chefik onenetako batek, eskaintzen duen zehaztasun profesionalak eta gogobetetasunak eta sektorean puntako enpresa den Bokadok, biek batuta orain arteko bideari jarraipena emateko. Arzak Jatetxearen kalitate gastronomiko eztabaidaezinaren eta Bokado Taldeak antolatutako ekitaldien kalitatear […]
-
Bokado & Real Sociedad
Bokado Taldea eliteko kirolaren munduarekin lotzen duen hitzarmen nagusietako bat orain dela 12 urtetatik lehen mailan jokatzen duen Donostiako Errealarekin duen konpromisoa da. Taldearen babeslea eta hornitzailea izanik, Bokado arduratzen da Anoeta estadioko barra guztietako eta palkoetako catering zerbitzuaz, ekitaldi eta ospakizun garrantzitsuenez, bi taldeetako ordezkariek egiten dituzten otor […]
Gure sukaldaritza
“Euskal sukaldaritza, betikoa, egungoa, modernoa baina ganorazkoa. Dinamikoa eta orekatua, gehiago eta hobeto gozatu ahal izateko … eta, batez ere, zintzoa, arimaduna”.
Negozio arloak
Sortu zen une beretik joan da Bokado Taldea garatzen eta merkatuaren une bakoitzeko premietara egokitzen. Esparru ezberdinetan egotea da bere arrakastaren funtsa, eta Bokado horregatik da gaur egun catering enpresa bat baino gehiago; Bokado da Mikel Santamaría, Bokado da Sukaldean Aitor Santamaría, Bokado da Arzak Bokados, Bokado da Ekitaldiak eta Ospakizunak eta Bokado da Fast + Good. Bezero bakoitzari onena eskaini ahal izateko egunez egun berritzen ari den enpresa baten adierazpenak dira.
Lantaldea
Jesus Santamariak, Lehendakaritzatik, Joseba Arriagak, Zuzendaritza Nagusitik, eta Mikel Santamaríak, sukaldeburu eta I+G Sailaren arduradun moduan, markatzen eta zuzentzen dituzte proiektu honen jarraibideak, sukaldaritza modu berezian lantzen, pentsatzen eta sentitzen duen lantaldeak lagunduta.